XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tomek hartu zuen eskuetan eta berehala hasi zen zerbitzua ematen.

Hain zuzen, ate bati koska bat egiten ari zen.

Baina elizarako garaia zen laster eta Maryk xaboia eta baldekada bat ur eman zion eskuak eta musua garbi zitzan.

Ez zuen uretan bustitzeko gogorik, eta ur guztia piskana piskana, ezer garbitu gabe lurrera isuri zuen.

Itzuli zen barrura eta bete betean toallarekin lehortzen hasi zen.

Mary ordea, ez baitzen hain tuntuna, esaten dio: - Bueno, Tom, e, adarra jotzen ez hasi hemen... e? Urak ez dizu kalterik egingo.

Bete zion berriro baldekada. Tom berari begira gelditu zen.

Gogoa behar zuen uretan bustitzeko.

Azkenean begiak itxi eta han hasi zen jo ta ke, aurpegira baino ur gehiago lurrera isurtzen zuela.

Baina, nolabait garbitu zen behintzat. Hori zen garrantzitsua.

Pozik zegoen Mary, eta bere ile kizkurra orraztu zion. Gozo gozo eta pozik.

Atera zizkion jantzi berriak.

Tomek gogo txarrez, baina jantzi zituen haiek.